Krisi Ekonomikoa -

Proposamen berria

Defizitaren banaketa adosteko beste proposamen bat egin du Gipuzkoak

Astelehenean akordioaren zirriborro bat jaso zuen Diputazioak Jaurlaritzatik, eta jaso duenarekin ados ez dagoela-eta beste proposamen bat bidali dio Eusko Jaurlaritzari.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Diputazioak defizitaren banaketa adosteko proposamen berri bat igorri dio Eusko Jaurlaritzari. Dokumentu horretan, Jaurlaritzaren eta hiru diputazioen arteko azken bileran egindako aurrerapenak jaso dituzte, Gipuzkoako Diputazioaren arabera.

Astelehenean akordioaren zirriborro bat jaso zuen Gipuzkoako Diputazioak, baina, horren esanetan, jasotako dokumentuak ez ditu Jaurlaritzaren eta hiru diputazioen artean adostutako edukiak biltzen, besteak beste, defizitaren banaketari eta ekonomia suspertzeko neurriei dagozkien puntuetan.

Hala, Gipuzkoako Diputazioak akordiorako zirriborro berria bidali dio gaur Jaurlaritzari, eta dokumentu horretan defizitaren banaketa, zorra finantzatzeko bide berriak, eta Finantzen Euskal Kontseiluan hartu beharreko erabakiak aipatzen dira.

Gehiago gastatzeko ahalmena izanez gero, diru hori ekonomia suspertzera eta inbertsioetara bideratuko dela zehazten da zirriborro horretan.

Bestalde, Gipuzkoan egin beharko liratekeen proiektuak eta inbertsioak ere aipatzen ditu Diputazioak, hala nola kirol instalazioak, kultuguneak, obra hidraulikoak eta bideak konpontzea edo hobetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea