Krisi Ekonomikoa -
Enplegua
Langabeziak gora egin du EAEn eta jaitsi egin da Nafarroan, abuztuan
Lau hilabeteko beheranzko joera eten egin da EAEn, eta 1.514 langabe gehiago zenbatu dituzte. Nafarroan, ordea, Estatuko joerari jarraiki, 254 langabe gutxiago zenbatu dituzte.
Erredakzioa
Langabeziak gora egin du EAEn, lau hilabeteko beheranzko joera amaitu da horrela, eta uztailean baino 1.514 langabe gehiago zenbatu dituzte. Hala, 173.107 langabe daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.
Lurraldeka, Araban igo da gehien langabezia, % 1,04 hain zuzen ere, eta atzetik geratu dira Gipuzkoa (% 0,90) eta Bizkaia (% 0,88).
Nafarroan, behera
Nafarroako Foru Erkidegoak Estatuko joerari eutsi dio, eta 254 langabe gutxiago zenbatu dituzte abuztuan, uztailaren aldean, eta guztira 50.75 langabe daude.
2012ko abuztuarekin alderatuz gero, ordea, langabeziak nabarmen egin du gora, % 4,91, 2.373 langabe gehiagorekin.
Estatuan ere behera egin du, abuztuan jaisten den lehen aldia 2000tik
Espainiako Estatuko langabeziak behera egin zuen abuztuan (31 langabe gutxiago), lehenengo aldiz hilabete horretan 2000. urtetik, eta sei hilabetez jarraian jaitsi da, eta 340.000 langabe gutxiago daude martxotik.