Krisi Ekonomikoa -
BPG
Eurogunea atzeralditik kanpo, Alemaniari eta Frantziari esker
Euroguneko ekonomia % 0,3 hazi zen urteko bigarren hiruhilekoan, Alemaniako (% 0,7) eta Frantziako Estatuko (% 0,5) BPGen gorakadaren ondorioz. Espainiako Estatuak atzeraldian jarraitzen du (% -0,1)
Erredakzioa
Euroguneko ekonomia % 0,3 hazi zen urteko bigarren hiruhilekoan, urte eta erdiz atzeraldian egon ostean, Eurostat Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak jakitera eman duenez.
Alemaniako eta Frantziako Estatuko Barne Produktu Gordinen gorakadak bultzatuta atera da Eurogunea atzeralditik, % 0,7 eta % 0,5 hazi baitzen bi estatuetan hurrenez hurren. Hala ere, beste estatu batzuek atzeraldian jarraitzen dute, Espainiako estatuak adibidez (% -0,1).
Europar Batasuna osorik hartuta ere, BPGk % 0,3 egin zuen gora apirila eta ekaina artean.