Krisi Ekonomikoa -

Eustatek zabaldutako datuak

Administrazio publikoek 2.512 milioi defizita izan zuten Euskadin 2011

Administrazio Publikoek % 3,8ko defizita izan zuten Euskadin; urte berean % 9,4koa izan zen Estatuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazio Publikoek (Euskal Administrazioak, eta Estatuko eta Gizarte Segurantzako lurralde mailako Administrazioak) 2.512 milioi euroko defizita izan zuten 2011an, kontabilitate nazionalari dagokionez; hau da, BPGaren % 3,8, aurreko urtean baino lau hamarren gutxiago, Eustatek Euskal Estatistika Institutuak zabaldu duenez.

2011an 2010ean baino 240 milioi gutxiago zenbatu zituzten defizitan, 2.750 milioi izan zituzten urtean. Bestelako esparruekin alderatuta, Administrazio Publikoek Euskadin izandako defizita Estatukoa baino txikiagoa izan zen, bertan BPGaren % 9,4koa izan zen-eta. Europar Batasunean, aldiz, BPGaren % 4,4koa.

Enplegu ez finantzarioek baliabide ez finantziarioek baino gehiago behera egin zutenez, Euskadin defizit txikiagoa izan zuten Administrazio Publikoek; horrela, baliabideak % 0,9 jatsi ziren bitartean (2010ekin alderatuta) enplegu ez finantziarioek % 1,7 egin zuten behera.

Garrantzia handia duten baliabide ez finantziarioen analisian ondorioztatzen denez, gizarte kotizaioak (baliabideen % 33,4 dira) % 1,5 handitu ziren, eta Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren bidez lortutako diru-sarerrek (baliabideen % 25,6) % 6,6 egin zuten gora.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea