Krisi Ekonomikoa -
2.882 milioi euro
BBVAk iaz irabazitakoaren bikoitza lortu du aurten, epe berdinean
Espainian, berriz, 742 milioi euro irabazi zituen BBVAk, joan den urtean baino %5,2 gutxiago. "Bankuaren jardunak ez du susperraldi ekonomikoaren islada izan", argitu dute.
Erredakzioa
BBVAk 2.882 milioi eurotako irabazi garbiak izan ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan, ia 2012ko epe berdinean izan zituen etekinen bikoitza. Gainbalio horiek estrategikoak ez diren aktiboen salmentei, diru-sarrera errepikariei eta funts-hornidurak gutxiagotzeari esker lortu dituztela nabarmendu dute erakundeko agintariek.
Erakundeak Merkatu Balioaren Batzorde Nazionalari helarazitako txosten baten bitartez adierazi du balantze ekonomikoa.
Urtarrila eta ekaina artean, BBVAk 1.700 milioi euro lortu zituen estrategikoak ez diren aktiboen salmentaren bitartez. Negozio horien artean, Kolonbia, Peru eta Mexikoko pentsio-funtsen eta Espainiako bizi-aseguruen salmentak nabarmendu behar dira.
Espainian, %5,2 gutxiago
Dibertsifikazio geografikoak ere bere eragina izan duela nabarmendu du erakundeak, Hegoamerika, Turkia eta Asia bezalako merkatuetan izandako negozioek etekinak handitzea eragin baitute
Espainian, berriz, 742 milioi euro irabazi zituen BBVAk, joan den urtean baino %5,2 gutxiago. "Bankuaren jardunak ez du susperraldi ekonomikoaren islada izan", argitu dute.