Krisi Ekonomikoa -
Ekitaldi instituzionala
Jose Luis Bilbao: 'Krisiaren okerrena atzean utzi dugu'
'Datu ekonomikoek arnasaldia ekarri dute'', esan du Bizkaiko ahaldun nagusiak. Krisiak Bizkaian behea jo duela uste du Bilbaok.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan ''krisiaren okerrena atzean utzi dugu''.
San Ignazio jaieguna dela-eta urtero antolatzen duten ekitaldi instituzionalean baikor agertu da ahaldun nagusia Bizkaiko ekonomiaren bilakaeraren datuekin.
2013a urte gogorra izango zela aurreratu duen joan den urtean, baina, aurten, datu ekonomikoek ''arnasaldia'' ekarri dutela azpimarratu du.
Joera ''geldo eta herabea'' dela aitortu du Bilbaok, baina joera horri eusteko desioa plazaratu du. ''Oraingoan ez du ematen (suspertzen ekonomikoa) egun bateko kontua denik'', gaineratu du
2007ko diru-mailarekin ''2013ko betebeharrei eta gastuei aurre egin behar izatea'' arazo bat dela aitortu du ahaldun nagusiak, baina krisiak Bizkaian behea jo duela adierazi du.
Ustelkeria
Bestalde, ustelkeria Espainia mailan eragiten ari den arazoarekin kezkatuta agertu da Bilbao. ''Denontzat da txarra, ekonomikoki, sozialki eta politikoki gu ere arrastaka garamatzalako''. ''Esparru horretan ere ezberdinak gara'', gaineratu du ahaldun nagusiak, ''bizkaitarrentzat ustelkeria ez baita arazoa bat''.