Krisi Ekonomikoa -

Abiadura Handiko Trena

AHTren Hendaiako lotura 2030etik harago atzera liteke

Abiadura handiko trenaren eraikuntza bertan behera uztea eta eraikita dagoena berritzea proposatu du batzorde arduradunak.

Abiadura Handiko Trena Nafarroan. Argazkia: EiTB
Abiadura Handiko Trena Nafarroan.
Abiadura Handiko Trena Nafarroan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernua abiadura handiko trenaren lanak atzeratzea aztertzen ari da. Hori Horrela, tren lasterra 2030 baino geroago iritsiko da Hendaiara, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko abiadura handiko trenaren lotura espero zena baino beranduago egingo da, Les Echos egunkariak jakitera eman duenez.

Frantziako Abiadura Handiko Trenaren sarea zabaltzeko lanak aztertzen ari den batzordeak proposamen horixe aurkeztuko dio Frantziako Gobernuari.

Atzerapen horrek Hendaiako (Lapurdi) loturari eragingo dio, eta 2030etik harago atzeratuko litzateke trenbidearen eraikuntza.

Philippe Duron Caeneko alkateordea buru duen batzordeak trenbide sarearekin lotutako 70 proiektu aztertu ditu, lehentasunak finkatzeko.

Batzordeak osatutako txostenean agertzen denez, 2020-2030 artean 9.000 milioi euroko finantziazioa edukitzea espero dute, eta trenbide sarearen beste proiektu batzuei ematen die lehentasuna, Hendaiakoa baztertuta.

Hori horrela, Bordele-Hendaia zatia 2030 baino beranduago egitea proposatzen dute.

Les Echos-en arabera, Duronen batzordeak abiadura handiko trenbide berrien eraikuntza atzeratzea proposatzen du orokorrean.

Lehentasuna egungo sarea berritzea izatea galdegiten du, trenetan hobekuntzak egitea eta 200 km/h abiaduran egiten diren kilometroen kopurua handitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea