Krisi Ekonomikoa -

Diputazioaren ikerketa

Langabezia da arazo nagusia, bizkaitarren gehiengoaren iritziz

Krisi ekonomikoa dute bigarren arazo nagusitzat (% 15). Maiatza amaieran egin zuten inkesta, eta, horretarako, 2.025 lagun elkarrizketatu zituzten telefonoz.

Langabezia da arazo nagusia, bizkaitarren gehiengoaren iritziz. Argazkia: EiTB
Langabezia da arazo nagusia, bizkaitarren gehiengoaren iritziz.
Langabezia da arazo nagusia, bizkaitarren gehiengoaren iritziz. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia da Bizkaiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) arazo nagusia, bizkaitarren gehiengo zabal baten (% 85) iritziz.

Lurraldeko egoera soziopolitikoa aztertu nahi izan du Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketa honen bitartez. Maiatza amaieran egin zuten inkesta eta 2.025 elkarrizketatu zituzten telefonoz.

Arazoen zerrendako hamargarren postuan jarri dute indarkeria herritarrek, independentziaren eta ustelkeriaren aurretik.

Bizkaitarren erdiek baino gehiagok (% 57) uste dute beren bizi-maila okertu egin dela, eta % 80,6k berriz, Bizkaiko egoera ekonomikoa ere okertu egin dela. Ia bizkaitarren erdiek uste dute Bizkaiaren egoera EAEkoaren beretsua dela. Bestalde, 4tik 3k uste dute Bizkaia Espainia baino hobeto dagoela.

Enpleguaren alde gehien egiten duen erakunde publikoaz galdetuta, laurdenak uste dute erakunde publikoek ez dutela ezer egiten, % 17ak Eusko Jaurlaritza aipatu du, % 11k Bizkaiko Foru Aldundia, % 10ak Udalak, eta % 1ak Espainiako Gobernua.

Legegintzaldia amaitzeko gelditzen diren bi urteetan Bizkaiko Foru Aldundiak zer egin beharko lukeen galdetuta, enplegua bultzatzea eta gizarte zerbitzuak mantentzea aipatu dituzte gehien.

Bizkaiko gizarte zerbitzuen lanari 6,14ko nota jarri diote inkestan parte hartu duten herritarrek.

EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke

Bestalde, EAJk Bizkaiko hauteskundeak irabaziko lituzke, inkesta horren arabera, botoen % 40,7 eskuratuz. EH Bilduk botoen % 22,9 lortuko lituzke, PSEk % 16,1 eta PPk % 10,7. Ezker Batuak, Ezker Anitzak eta UPyDk ez lukete % 5a gaindituko eta abstentzioa % 31,3 izango litzateke.

Portzentaia horien arabera, EAJk 24 edo 25 eserleku lortuko lituzke Bizkaiko Batzar Nagusietan (egun 22 ordezkari dituzte jeltzaleek). EH Bilduk ere bere ordezkaritza igoko luke, egungo 12 eserlekuetatik 13 edo 14 lortuz. PSEk 8 edo 9 izango lituzke (egun 8 ditu) eta PPk bere ordezkaritza egungo 8etatik 4 edo 5era jaitsiko luke. Gainerako alderdiek ez lukete ordezkaritzarik lortuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea