Krisi Ekonomikoa -

Behin-behineko testua

Ituna lortu dute Rajoyk eta Rubalcabak, Europako Kontseilura begira

Gainerako alderdiekin ere negoziazioak abiatu dituzte, bereziki CiUrekin eta EAJrekin, ostegun honetan adostasun zabala lortzeko.

Mariano Rajoy eta Alfredo Perez Rubalcaba, artxiboko irudian. EFE
Mariano Rajoy eta Alfredo Perez Rubalcaba
Mariano Rajoy eta Alfredo Perez Rubalcaba, artxiboko irudian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Alfredo Perez Rubalcaba oposizioko buruak ituna lortu dute, Espainiak ekaineko Europako Kontseilura begira izango duen jarreraren inguruan.

Gainerako alderdiekin ere negoziazioak abiatu dituzte, bereziki CiUrekin eta EAJrekin, ostegun honetan adostasun zabala lortzeko.

Rajoyk eta Rubalcabak eguerdian hitz egin dute, telefonoz, eta Exekutiboak Bruselan defendatuko dituen neurri nagusiak adostu dituzte: gazteen enplegua sustatzeko plana lehenbailehen martxan jartzea, Europako Inbertsio Bankuak enpresa txikiei zuzendutako maileguak sustatzea eta, Europako diru funtsa oinarri hartuta, hazkunde neurriak abiatzea.

Oraindik dokumentua ez dago itxita, eta PPk eta PSOEk gainerako taldeekin jorratu nahi dute testua, hilaren 27an eta 28an Bruselan egingo dute bilerari begira Rajoyren jarrera sendotzeko.

CiUk eta EAJk dagoeneko badute testu horren zirriborroa, baina beste batzuei, tartean UPyDri, oraindik ez zaie proposamenik heldu. Edonola ere, bihar bilerara joateko asmoa du alderdiak.

Bestalde, Izquierda Pluralek dagoeneko akordio horretatik at geratzea erabaki du, eta negoziazioak egiteko modu ''bipartidista'' salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea