Krisi Ekonomikoa -
Alkateen Nazioarteko Foroa
Alkateen Foroaren onura ekonomikoa goraipatu du Bilboko Udalak
Udalak adierazi duenez, azken hamarkadetan bertan egin den "nazioarteko ekitaldi garrantzitsuena" da.
Erredakzioa
Bilboko Udalak "nazioarteko sona onura ekonomikorako" erabili nahi du, bihartik larunbatera egingo den Alkateen Nazioarteko Foroan.
Andoni Aldekoa Bilboko alkatetzako ordezkariak azaldu duenez, azken hamarkadetan bertan egin den "nazioarteko ekitaldi garrantzitsuena" da, mundu osoko 50 bat hiri handitako alkateak bertaratuko direlako.
Hori dela eta, Bilbo eraberritzen lagundu duten enpresek beste hiri batzuetan negozioak lortzea da Udalaren helburuetako bat.
"Asiako, Afrikako, Hegoamerikako eta Europa ekialdeko hirietako ekonomia ikaragarria izango da datozen hamarkadetan, eta Bilbo berria eraikitzen lagundu duten enpresek hori baliatzea nahi dugu", gaineratu du.
Foro horretan, Bilboko, Singapurreko, Houstoneko (AEB), Moskuko (Errusia), Kabo Hiriko (Hegoafrika), Pueblako (Mexiko), Pertheko (Australia), Buenos Aireseko (Argentina), Fukuokako (Japonia), Nigerreko (Nigeria), Tunezeko, Qatarreko, Riadeko (Saudi Arabia), Yakartako (Indonesia), Sao Pauloko (Brasil), Madrileko (Espainia) eta Bartzelonako (Katalunia) alkate eta zinegotziek parte hartuko dute.