Krisi Ekonomikoa -

Ikuskapena

Bankuak 'zaintzea' eskatu dio troikak Espainiari

Gainera, etxegabetzeen araudiaren aplikazioa kontrolatzeko eskatu dio Bruselak Espainiari, finantzen egonkortasunean kalterik ez egiteko.

Gizon bat troikaren aurkako manifestaldian, Bartzelonan. EFE
Gizon bat troikaren aurkako manifestaldian, Bartzelonan. EFE
Troikak bankuekin arretaz jokatzeko eskatu dio Espainiari

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuen 100.000 milioi euroko erreskatearen truke eskatutako ia baldintza guztiak bete ditu Espainiak, Europako Batzordeak eta Europako Banku Zentralak (EBZ) gaur azpimarratu dutenez. Baina bankuetako aktiboen kalitatea "zaintzen" jarraitzeko eskatu dio troikak Gobernuari; izan ere, "egoera ekonomikoa zaila da".

Gainera, etxegabetzeen araudiaren aplikazioa kontrolatzeko eskatu dio Bruselak Espainiari, finantzen egonkortasunean kalterik ez egiteko.

"Programak bide onetik jarraitzen du", adierazi du Batzordeko eta EBZko ikuskatzaileen txostenak. Ikuskatzaileak Madrilen izan ziren, maiatzaren 21etik 31ra arte.

Nahiz eta emaitzak positiboak izan, "sistemaren kontrol estua" mantentzeko eskatu diote Europako erakundeek Gobernuari, "bankuen egonkortasuna bermatzeko".

Langabezia

Bestalde, zor pribatu handia, zor publikoaren hazkunde azkarra eta langabezia egoera ekonomikoarentzako "arriskutsuak" direla ohartarazi dute ikuskatzaileek.

Horregatik, Bruselak gomendatutako politika ekonomikoa betetzeko eskatu diote Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea