Krisi Ekonomikoa -

Lan-merkatua

Gutxieneko soldataren azpitik ordaintzea nahi du Espainiako Bankuak

Gutxieneko soldata jasotzen dutenen kopurua "oso mugatua" dela erantzun du Gobernuak. UGTren ahotan, "Espainiako Bankuak eredu esklabista nahi du, soldata duinik eta eskubiderik gabe".

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezian epe luzean egotea egoera "kronikoa" bihurtzea "oso kezkagarria" dela uste du Espainiako Bankuak, eta horregatik "salbuespenezko" egoeratan gutxieneko soldataren azpitik kontratatzeko aukera aztertzea proposatu du. Gutxieneko soldata 545,30 eurokoa da Espainian.

Proposamenaren aurrean, gutxieneko soldata jasotzen dutenen kopurua "oso mugatua" dela erantzun du Espainiako Gobernuak.

Horrela, bost urte lanpostuak deuseztatzen eman eta gero, langabezia-tasa "onartezina da eta langabezian denbora luzez egotea kronikoa bihurtzea oso kezkagarria da", Espainiako Bankuaren hitzetan.

Lan-erreformaren emaitzak "itxaropentsuak" dira, baina "ez dira nahikoak oraindik", gaineratu du Espainiako Bankuak.

Erreakzioak

Luis de Guindos Ekonomia ministroak adierazi duenez, Gobernua "burujabea" da, baina Espainiako Bankuaren gomendioak eta proposamenak entzungo ditu.

Espainiako Bankuaren proposamena gogor kritikatu du Jose Antonio Griñan PSOEko presidenteak; izan ere, aldi berean " ez du banku baten zuzendariak 88 milioi euroko pentsioa izatea gaitzesten", Alfredo Saenz Santander Bankuko finantzari ohiari erreferentzia eginez.

Toni Ferrer UGTko idazkariaren hitzetan, "Espainiako Bankuak eredu esklabista nahi du, soldata duinik eta eskubiderik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea