Krisi Ekonomikoa -

Zor publikoari aurre egin

Urduñak kontsultan erabakiko du bainuetxea salduko duen zorra kentzeko

Udalak Diputaziora igorriko duen Aurrekontuen Egonkortasun Planaren baitan, Aduana eraikina saltzeko aukera ahalbidetzen dute.

Urduñako Udala ezohiko erabakiak hartzeko prest, krisialdian. Irudia: EiTB
Urduñako Udala ezohiko erabakiak hartzeko prest, krisialdian. Irudia: EiTB
Urduñak Aldundiari aurkeztu dio eskatutako bideragarritasun plana

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urduña herri bizkaitarreko Udalak Aduana, bainuetxea dagoen eraikina, saltzeko ideiarekin ados dauden galdetuko die herritarrei, bost milioi euro baino gehiagoko zorra arindu ahal izateko.

Diputazioak berak proposatutako ekimena da, herriak bizi duen egoera zailari konponbidea emateko, eta orain lurralde-administrazioan aurkeztuko duen Aurrekontuen Egonkortasun Planean sartu du Udalak, El Correok zabaldu duenez.

Edonola ere, balizko konponbideak Urduñako herritarren oniritzia beharko du, haiek erabakiko baitute herriaren ondasuna zorra kitatzeko erabili nahi duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea