Krisi Ekonomikoa -

Aurreikuspena

Gipuzkoak urtea atzeraldian amaituko duela ohartarazi du Adegik

Patronalak urtero egin ohi duen inkestaren emaitzen arabera, egoera “kritikoa” da Gipuzkoan, krisiaren “unerik latzena”, adierazi dutenez.

Peio Guibelalde. EiTB.
Peio Guibelalde. EiTB.
Peio Guibelalde. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoak urtea atzeraldian amaituko duela eta enplegu eta enpresen galera izango dela aurreikusi du gaur Adegi patronalak. Urteko lehen lau hilabeteetan 233 enpresek ateak itxi dituzte Gipuzkoan.

Patronalak urtero egin ohi duen inkestaren emaitzen arabera, egoera “kritikoa” da Gipuzkoan, krisiaren “unerik latzena”, adierazi dutenez. Esportazioen atzerakada “kezkagarriak” fakturazioaren % 4ko beherakada eragin du, Jose Miguel Ayerza idazkari nagusiaren arabera.

Gipuzkoako patronalak ez du Barne Produktu Gordinaren datu zehatzik eman nahi izan. Adegiren ustez, “erronka nagusia” enpresek lehiakortasuna berreskuratzea da, eta horretan “elkarlanean” jokatu behar dute enpresek eta sindikatuek.

Bestalde, hitzarmen kolektiboaren aldeko apustua berretsi du Adegik, baina lan erreformaren tresnei uko egin gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea