Krisi Ekonomikoa -

Ultraktibitatea

ELA: 'Akordioak gauzak bere horretan uzten ditu'

Bestalde, akordioak ultraktibitatea konpontzen ez duela esan du LAB sindikatuak. Sindikatu abertzalearen ahotan, "lan-erreformaren aplikazioa bermatzea du helburu, haren ondorioei aurre egitea baino".

Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Madrilen lortutako akordioak ez du inongo eraginik ELA eta LAB sindikatuen arabera

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOOk, UGTk eta patronalak hitzarmenen ultraktibitateari buruz lortutako akordioak "gauzak bere horretan uzten ditu", ELA sindikatuak gaur adierazi duenez. Uztailaren 7an hitzarmenen luzapena "patronalaren eskuetan" jarraitzen duela erantsi du sindikatu abertzaleak.

ELAk ituna kritikatu du agiri batean; izan ere, "asmoen adierazpen hutsa da, gomendioak soilik. Sektore edo lurralde bakoitzeko patronalaren eskuetan geratzen da adostutakoa aplikatzea".

Euskadiren kasuan, "lan-erreformaren aplikazioa bazterrean uzteari uko egin diote behin eta berriro euskal enpresaburuek, eta hori negoziazio mahai guztietan ikusten ari gara", gaineratu du ELAk.

"Hitzarmenaren iraunaldia luzatzeko aldeak akordio batera heldu behar dira, jakina. Horretarako akordio hau ez da beharrezkoa; izan ere, legeak hori finkatzen du", azaldu du ELAk.

LAB: "Itxaropen faltsuak sortzen ditu"

Bestalde, hitzarmenen aurreakordioak ultraktibitatea konpontzen ez duela esan du LAB sindikatuak. Sindikatu abertzalearen ahotan, "lan-erreformaren aplikazioa bermatzea du helburu, haren ondorioei aurre egitea baino".

"Elkarrizketa soziala helburu bezala finkatu dutenek itxaropen faltsuak sortzeko erabili dute soilik", deitoratu du LABek.

Testua eskuetan dutenean "azterketa zehatzagoa" egingo dutela azaldu du sindikatu abertzaleak agiri batean. "Akordioak ez du eraginkortasun loteslerik", ondorioz, "ez duen birtualtasuna eman nahi izan diote", erantsi du.

Akordioaren sinadura Madrilen

CEOE eta CEPYME patronalekin sinatutako akordioa "oso garrantzitsua" eta "ona" dela uste dute CCOO eta UGT sindikatuek. Luzatutako hitzarmenak bertan behera ez geratzeko akordioa aldeentzako loteslea dela azpimarratu dute sindikatuek. Ituna langileen mobilizazioari esker lortu dela goraipatu dute.

Sindikatuak eta enpresaburuak negoziazio kolektiboaren eta enpleguaren II. Akordioaren (2012-2014) jarraipen batzordean bildu dira arratsaldean. Aurreakordioa berretsi dute bileran.

Akordioak "irizpide orientatzaileak" ezartzen ditu, CEOEk eta CEPYMEK agiri batean azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea