Krisi Ekonomikoa -

Enpresaburuen elkartea

2013an Bizkaian 10.000 lanpostu galduko direla ohartarazi du Cebekek

2013an Bizkaiak atzeraldian jarraituko duela eta Barne Produktu Gordinak % 1,2ko beherakada izango duela adierazi du Cebekek.

Jose Maria Vazquez Eguskiza Bizkaiko patronalaren presientea. Argazkia: eitbcom
Jose Maria Vazquez Eguskiza Bizkaiko patronalaren presientea.
Jose Maria Vazquez Eguskiza Bizkaiko patronalaren presientea. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cebek Bizkaiko Enpresaburuen Elkarteak aurreratu duenez, 2013an Bizkaiak atzeraldian jarraituko du, Barne Produktu Gordinak % 1,2 egingo du behera eta 10.000 lanpostu desagertuko dira.

Asteazkenean batzorde orokorra egingo du elkarteak eta bertan, Iñaki Garcinuñok Jose Maria Vazquez Eguskiza ordezkatuko du elkartearen presidente gisa.

Bizkaiko patronalaren iritziz, erakundeen arteko akordio bat lortzeak "lehentasuna" du "Euskadi datozen lau urteetan bideratzen laguntzeko". "Epe luzera, esparru egonkorrak behar ditugu", gaineratu du.

Cebeken arabera "pilota sindikatuen esku" dago uztailaren 7tik aurrera hitzarmenak Madrilen negoziatzea ekiditeko. Ildo horretan, probintziako hitzarmenak babesteko lanbide arteko akordio batera iristeko hipotesia soilik hartzen dutela kontuan esan dute, baina lortu ezean, "B plana" dutela aurreratu dute. Bestalde, Bizkaiko patronalak ez du uste une honetan fiskalitatea berrikusi behar denik.

Horien iritziz, Euskadiko lan harremanak "Europako okerrenak" dira, sindikatuak malgutasun neurrien aurka azaldu direlako, hau da, talde profesionalen aldaketak, lanaldiaren antolamendu irregularra, soldatak aldatzea edota mugikortasun geografikoa.

Halaber, krisi ekonomikoari aurre egiteko dituzten proposamenen artean, Bizkaiko enpresaburuek soldatak jaistearen alde egin dute lehiakortasuna hobetzeko; "soldaten kostua gutxitzeko barne debaluazioa" deitu diote eurek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea