Krisi Ekonomikoa -

Lan-gatazka

Greba mugagabea hasiko dute Gipuzkoako hainbat zaharren egoitzatan

Atzo, Eulen taldeak eta Tolosako Zu eta Biok enpresak aurre akordioa lortu zuten ELA eta LAB sindikatuekin, enpresa hitzarmena sinatzeko.

Greba mugagabea hasiko dute Gipuzkoako hainbat zaharren egoitzatan. Argazkia: EiTB
Greba mugagabea hasiko dute Gipuzkoako hainbat zaharren egoitzatan.
Greba mugagabea hasiko dute Gipuzkoako hainbat zaharren egoitzatan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera greba mugagabea egingo dute adinekoen hainbat egoitza eta eguneko zentrotan, Gipuzkoan, ELA sindikatuak deituta. Adinekoen zaintza alorrean, lehendabiziko greba mugagabea izango da, Hego Euskal Herrian.

Atzo, Eulen taldeak eta Tolosako Zu eta Biok enpresak aurre akordioa lortu zuten ELA eta LAB sindikatuekin, enpresa hitzarmena sinatzeko.

Eulenek eta Zu eta Biok enpresak, Tolosa, Arrasate, Bergara, Oñati, Ordizia, Andoain, Hernani eta Irungo egoitzak eta Zarautz, Elgeta, Antzuola eta Zumaiako eguneko zentroak kudeatzen dituzte, eta guztira 750 langile dituzte.

Hortaz, gaur ez da grebarik izango kasu horietan, bai, ordea, akordioa sinatu ez duten enpresetan.

Hori horrela, grebara deituta zeuden 3.800 langileetatik % 35 inguruk jada badute hitzarmenaren babesa. Gainerako guztiak mugagabeko grebara deitu ditu ELA sindikatuak gaurtik aurrera.

Iñigo Zubeldia Gipuzkoako zahar etxeetako arduradun sindikalak jarreraz aldatzeko deia egin die, falta diren enpresei eta Adegi eta Lares patronalei, akordioa lortzea posible dela uste baitu.

Hori lortu arte, hainbat mobilizazio aurreikusten dituzte, gaur bertan Donostiako Bulevarrean kanpalekua jarriko dute.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen arabera, greba deialdia mantentzen den egoitzetan pertsonalaren erdia lanean izango da, eta hainbat ordutan langileen % 60.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea