Krisi Ekonomikoa -

Bigarren greba orokorra

Greziak Lanaren Eguna atzeratu du greba orokorragatik

Parlamentuak murrizketa neurri berriak onartu eta hiru egunera da greba. Lanaren Eguna datorren astera pasatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak aurtengo bigarren greba orokorra bizi du, Gobernuaren murrizketengatik. Herrialdeko sindikatu nagusiek deialdia egin dute, eta, ondorioz, Lanaren Eguna datorren astera pasatu dute.

11:00etan (08:00 GMT), Atenasen manifestazioa egitea aurreikusi dute, Klathmonos plazan, bi sindikatu handiek deituta, ADEYk, sektore publikokoak, eta GSEEk, pribatukoak.

Garraio publikoa hainbat geldialdi izaten ari da, baina ez da geldialdi osoa eman trafikoan, autobusek funtzionatzea erabaki dutelako, 09:00etatik 21:00etara bitartean (06:00etatik 18:00etara GMT). Gauean soilik egingo dute greba.

Era horretan, sindikatuak partaidetza jendetsua erraztu nahi du, protesta-manifestazioetan.

Ospitaleek goizetik zerbitzu minimoak eskaini dituzte, eta farmaziak itxita daude Atenasen, baina ez Pireoan.

Aire-trafikoan, aldiz, guztiak normaltasunez doa, eta Atenaseko aireportuko bozeramaile batek azaldu duenez, aireko garraioak ez du bat egin grebarekin.

Andonis Samaras kontserbadoreak, Europako Banku Zentralak, Eruopako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak hitzartutako murrizketa neurri berriak Parlamentuak onartu eta hiru egunera da greba.

Raul Castro izan da Buru Habanako desfilean

Raul Castro Kubako presidentea izan da buru Habako Iraultza Plazan izan den desfilean, Maiatzeko Lehenagatik. Gaur bertan Hugo Chavez hil zen presidenteari omenaldia egitera deitu dituzte langileak.

Kubako Langileen Zentralak (sindikatu bakarra) 3,4 langile biltzen ditu, eta Chavez "Kubako lagun kutunari" omenaldia egiteko deialdia egin du, baina baita Kubari eta Nicolas Maduro bertako presidente berriari ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea