Krisi Ekonomikoa -

Langilearen Eguna

Greba orokorra Euskal Herrian protagonista Maiatzaren 1eko deialdietan

ELAk eta LABek greba defendatu dute, "mobilizatzeko tresna bakarra delako". CCOOk eta UGTk, berriz, "premiazkoa" eztabaidatzeko beharra azpimarratu dute.

Maiatzaren Lehenaren harira, Bilbon izandako manifestazioa. Argazkia: EFE
Maiatzaren Lehenaren harira, Bilbon izandako manifestazioa. Argazkia: EFE
Euskal Herriko kaleak langilez bete dira

6:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 1aren harira Euskal Herrian egindako manifestazioetan protagonista izan da gaur datorren maiatzaren 30erako ELAk eta LABek deitutako greba orokorraren deialdia. Halaber, sindikatuen artean zatiketa izan da nagusi, eta hala geratu da agerian, CCOO eta UGT salbu, bakoitza bere kabuz mobilizatu delako.

ELA Bilbon mobilizatu da, eta LAB, berriz, Durangon. Bi sindikatu horiek greba orokorra egiteko beharra azpimarratu dute, "aldaketa eragiteko tresna bakarra delako", Adolfo Muñoz "Txiki"ren esanetan.

Bestalde, CCOO eta UGT batera mobilizatu dira, eta premiazkoa negoziatzearen alde egin dute, uztailaren 7tik aurrera lan-erreformaren ondorioak saihesteko (data horretan hitzarmen kolektibo ugari baliorik gabe geratzen direlako).

Iparraldean ere hainbat manifestazio izan dira, guztira, lau, jendetsuena Baionan.

ELA

Gauzak horrela, ELAko buruak ohartarazi duenez, "bestelako aukerarik ez dagoela esaten digutenean, demokraziaren eta alderdi politikoen existentzia bera ari dira ukatzen, diruarekiko menpekotasuna ezkutatzeko; mobilizazioak fruiturik ematen ez duela esaten digutenean, beldura dutelako da, inkestetan beheko postuetan agertzen direlako, eta gure itxaropenarekin amaitu nahi dutelako; guk ez dugu hori onartuko, borroka egiten jarraitu behar dugu".

Gainera, Eusko Jaurlaritza ere salatu du Muñozek. "Jasotako ondareagatik egin behar dituela murrizketak esan du Jaurlaritzak, baina aurreko Gobernuek ezarritako politika EAJrekin adostu ohi zuten, eta hori ez dute esaten. Izan ere, politika fiskala adostu zuten", azpimarratu du.ELA maiatzaren lehena manifestazioa Bilbon manifestacion sindicato ELA

LAB

Halaber, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak euskal ekonomian inbertitzeko, enplegua sustatzeko eta "eredu propioa" sortzeko eskatu du, krisi ekonomikoa gainditu ahal izateko.

Maiatzaren Lehenaren harira LABek Durangon deitutako manifestazioan parte hartu aurretik Etxaidek esan duenez, "Euskal Herria krisia gainditzeko gai da, baldin eta Euskal Herrian inbertitzen bada".

Etxaideren iritzian, "une hauetan egin daitekeen apusturik onena da". Gauzak horrela, "euskal ekonomian eta industrian, enpleguan eta eredu propio batean" inbertitzeko eskatu du.

UGT CCOO bilbo unai sordo damaso casadoCCOO

Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, momentu honetan lan-eskubideak ez ezik, "gizarte eredua" ere kolokan dago.

"Zerbitzu publikoak suntsitu nahi dituzte murrizketa handien eta muturreko austeritatezko politiken bidez", salatu du. Gainera, Sordoren hitzetan, lan-erreformak "negoziazio kolektiboa kolpe batez akatu nahi du", eta horrek "soldaten beherakada" ekarriko du. maiatzak_1_mayo_manifestacion_euskadi_ELA_EFEEgoera horren aurrean, sindikatuaren buruak mobilizazioaren eta elkarrizketa sozialaren alde egin du "negoziazio kolektiboa" mantentzeko, bestela, uztailaren 8an "hemen 300.000 pertsonari lan-eskubideak aplikatuko zaizkie, edo ez, auskalo zeren arabera". UGT

Bestalde, Damaso Casado Euskadiko UGT sindikatuaren idazkari nagusiaren esanetan, "langileak eskubide guztiak galtzen ari dira" eta "lana kentzen ari zaie". "Europa aldatu beharrean dagoela esateko haserre egin behar da", sistemak "ezin baitu finantza kapitalismoaren eskutean egon", aldarrikatu du.

Halaber, Casadok "sindikatuen batasunaren" alde egin du, lan-hitzarmenak desblokeatzeko, bestera "desager" litezkte uztailaren 8tik aurrera, "diktaduran" baino okerragoko egoera batera bueltatuta.

Iparralde

Iparraldean ere Langilearen Egunean indar banaketa izan da, eta lau manifestazio egin dira guztira: handiena Baionan izan da, CGTk eta LABek deituta. Patronalarekin akordioa sinatu duen CFDTk, berriz, Reimsen egin du Maiatzaren Leheneko ekitaldi bakarra.

Astelehenean izango da urtebete, Frantzian ezkerra agintera itzuli zela eta, horren harira, manifestariek sindikatu batzuek Gobernuarekin lortu duten lan-akordioa kritikatu dute. Izan ere, itun politiko berria eskatu dute, finantzaren menpekotasuna alde batera utzi eta zerbitzu publikoak defendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea