Krisi Ekonomikoa -

Biztanleria aktiboaren inkesta

6 milioi langabe baino gehiago daude lehen aldiz Espainian

164.700 langabe zeuden guztira EAEn martxo amaieran, eta Nafarroan 58.000 lagun daude lanik gabe.

Espainiako langabezia datuak. Lehen aldiz, 6 milioi langabeko muga gainditu du. Argazkia: EiTB
Espainiako langabezia datuak. Lehen aldiz, 6 milioi langabeko muga gainditu du.
6.202.700 lagunetik gora daude lanik gabe Espainian

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6 milioi langabeko muga gainditu du Espainiak lehen aldiz, 2013ko lehen hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. Hala, 6.202.700 langabe zenbatu dituzte guztira, eta 2012ko laugarren hiruhilekoan baino 237.400 pertsona gehiago daude langabezian, % 1,14 gehiago hain zuzen ere. Bestalde, 164.700 langabe zeuden guztira EAEn martxoa amaieran, eta Nafarroan 58.000 lagun daude lanik gabe.

EAEn 1.900 langabe gehiago zenbatu zituzten martxoan, aurreko hiruhilekoan baino % 1,15 gehiago, eta langabezia tasa % 16,28ra igo da. Lanik gabe daudenen kopurua % 17,45 hazi da urtebetean.

Lurraldez lurralde, Bizkaiak du langabezia tasarik altuena ( %18,03), Arabaren ( % 16,37) eta Gipuzkoaren ( %13,27) aurretik.

Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoan, martxoa amaieran 58.000 langabe zenbatu dituzte, populazio aktiboaren % 19,02, hain zuzen ere. Aurreko hiruhilekoaren alderatuta, 5.400 langabe gehiago daude (% 10,26 gehiago), eta, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, 7.800 gehiago (% 15,45). Nafarroa da urteko lehen hiruhilekoan langabezia gehien hazi den hirugarren autonomia erkidegoa, Aragoiren eta Balear uharteen atzetik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea