Krisi Ekonomikoa -

Mobilizazioak

CCOOren iritziz, greba orokorra deitzea 'presazko erabakia' litzateke

Sindikatu eta talde abertzaleen gutun bat jaso dutela berretsi du Unai Sordok, balizko greba orokor batean parte hartzeko gonbitea eginez.

Unai Sordo (CCOO). EiTB.
Unai Sordo (CCOO). EiTB.
Unai Sordo (CCOO). EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko CCOO sindikatuak esan du maiatzaren 30ean greba orokorra deitzea “presazko erabakia” izan daitekeela, aurretik mahai gainean dauden gai nagusiak konpontzeko negoziaziorako bide guztiak uztartzen ez badituzte. Egungo gairik garrantzitsuena lan-hitzarmenen defentsa dela gaineratu du Unai Sordo CCOOko idazkari orokorrak.

Bilbon egindako agerraldian, oinarrizkoak diren gaien negoziazioaren blokeoak mobilizazioak ekarriko lituzkeela adierazi du. Hala ere, negoziazioak martxan jarri aurretik mobilizazioak iragartzea ez du begi onez ikusi.

Sindikatu eta talde abertzaleen gutun bat jaso dutela berretsi du Unai Sordok, balizko greba orokor batean parte hartzeko gonbitea eginez. Greba hori egiteko arrazoien artean, Sordoren hitzetan, sindikatu abertzaleek ez dute “hitzarmen kolektiboa” aipatzen.

Gutun horretan aipatutako gai guztien inguruan hitz egiteko prest daudela esan du CCOOko idazkariak, beti ere “hitzarmen kolektiboaren eta lan-hitzarmenen” inguruan ere hitz egiten badute.

Gogoratu duenez, uztailaren 7an, EAEko 300.000 langilek egungo lan baldintzak galduko dituzte, hitzarmenak berritzen ez badituzte. Kopuru hori 500.000 lagunera igoko da abenduaren 31an, gogoratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea