Krisi Ekonomikoa -

2013ko Aurrekontuak

Honelakoa izango da Aurrekontuak eztabaidatzeko osoko bilkura

Bozketa bakarra egingo da, eta Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak aurrekontu proiektua Jaurlaritzari itzuli ala ez erabaki beharko du.

Eusko Legebiltzarrak apirilaren 26an bozkatuko du Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua.Argazkia: EiTB
Eusko Legebiltzarrak apirilaren 26an bozkatuko du Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua.
Eusko Legebiltzarrak apirilaren 26an bozkatuko du Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua.Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 26an egingo da Aurrekontuen osoko zuzenketak bozkatzeko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean. Bozketa bakarra egingo da, eta Gasteizko Ganberan ordezkaritza duten alderdi politikoek aurrekontu proiektua gobernuari itzuli ala ez bozkatu beharko dute.

Bozeramaileen Batzordeak erabaki du nolakoa izango den datorren astean Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua eztabaidatuko duen osoko bilkura. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak egindako proposamenak alderdi politiko guztien babesa jaso du, eta aurreko urteetan erabilitako mekanismoaren antzekoa da.

Osoko bilkura hasteko, Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak hartuko du hitza ziurrenera, eta 30 minutu izango ditu aurrekontu proiektua azaltzeko.

Azalpena amaitutakoan, talde parlamentarioetako ordezkariek 30 minutu izango dituzte beren arrazoiak emateko. Ondoren, erantzuteko eta erantzunei erantzuteko txanda zabalduko da.

Erantzunen tartea amaituta, aurrekontu proiektua atzera bota ala ez bozkatu beharko dute legebiltzarkideek.

Bozketa egindakoan, talde parlamentario bakoitzak bere bozka azaltzeko bost minutuko tartea izango du.

Ezustekorik ezean, Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari itzuliko dio aurrekontu proiektua. Bien bitartean, Jaurlaritzak lanean jarraituko duela adierazi du ostegun honetan Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea