Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa

Aurrekontuak onartzeko lanean jarraituko du Eusko Jaurlaritzak

Ricardo Gatzagaetxebarriaren esanetan, PP eta UPyD alderdiekin aurrekontu proiektua aurrera ateratzea 'aukera bat da, baina ez bakarra'.

Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua. Argazkia: EiTB
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua.
Gatzagaetxebarria: 'Aurrekontuak onartzeko lanean jarraituko du Jaurlaritzak'

2:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak adierazi duenez, ez dute Aurrekontuak onartzeko esperantzarik galdu eta lanean jarraituko dute "gutxieneko akordioa" lortu eta aurrekontu proiektua adosteko.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, talde parlamentarioei "eskaintza serioa eta mamitsua" egin zaiela esan du. Halaber, PSE-EEren jarrera gaitzetsi du. Urkulluren proposamenari erantzun formal bat eman baino lehen, osoko zuzenketa aurkeztu duelako.

"Dokumentuaren mamiaz eztabaidatzeko esperantza geneukan, eta gutxieneko akordio bat lortzeko lanean jarraituko dugu". Horren ustez, PP eta UPyD alderdiekin Aurrekontuak aurrera ateratzea "aukera bat baino ez da".

Greba orokorra

Sindikatu abertzaleak maiatzaren 30ean greba orokorra egitea aztertzen ari dira. Gatzagaetxebarriaren iritziz, ez da greba orokorra egiteko garaia, eta horren ordez lanean jarraitzea eta elkarrizketa sozialari eustea proposatu du. Sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza ahaleginak egiten ari da, garapen ekonomikoaren alorrean, eta baita enplegu eta gizarte gaietan ere.

"Sindikatuek greba egin behar dutela uste badute, egin behar dutena adierazteko aske dira", gaineratu du.

Eusko Jaurlaritza eta Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua "lanean ari dira", eta enpresetako eta sindikatuetako eragileekin harremanetan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea