Krisi Ekonomikoa -

Abisua

NDF: 'Konponbiderik ezean finantza krisia kronikoa bihur liteke'

"Munduko finantza krisia fase kronikoagoan sar daiteke baldintzak okerrera egiten badute, eta ezegonkortasun pasarteak errepikatuko dira", azaldu du Nazioarteko Diru Funtsak.

Jose Viñals Moneta Gaietarako NDFko zuzendaria Washingtonen. EFE
Jose Viñals Moneta Gaietarako NDFko zuzendaria Washingtonen. EFE
Jose Viñals Moneta Gaietarako NDFko zuzendaria Washingtonen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomiari planteatutako erronkei epe ertainera konponbiderik eman ezean finantza krisia "kronikoagoa" bihur liteke, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) gaur ohartarazi duenez. Baldintzek okerrera egin dezakete eta ezegonkortasun pasarteak gehiago errepika daitezke.

"Munduko finantza krisia fase kronikoagoan sar daiteke finantza-baldintzak okerrera egiten badute, eta finantzen ezegonkortasun pasarteak errepikatuko dira", azaldu du erakundeak Finantza Egonkortasunaren Txostenean.

Hala ere, konpromiso politikoek eta moneta pizgarriek merkatuetako arriskuak txikitzea ahalbidetu dute, NDFk azpimarratu duenez.

Eurogunearen kasuan, egonkortasunerako arriskuek "nabarmen behera" egin dutela goraipatu du NDFko txostenak, baina "euroguneko periferiaren banku askok" finantza kostu handiekin arazoak dituzte, errentagarritasun eskasa eta aktiboen kalitateak behera egin du.

AEBetan onbideratzea bukatu dute

AEBetan onbideratze prozesua "ia bukatu egin dute", baina Europako banku batzuk "gehiago saiatu" behar dira, txostenaren arabera.

Bestalde, ezohiko moneta politiken aplikazioak ekonomiei "funtsezko" bultzada ematen diela nabarmendu du NDFk, baina gehiegi erabiltzeak arriskuak areagotu ditzake, eta baita albo-ondorioak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea