Krisi Ekonomikoa -

Ituna

Greziak eta troikak erreskatea jasotzen jarraitzeko akordioa itxi dute

Greziako agintariek 4.000 langile publiko kalera botako dituzte aurten eta beste 11.000 datorren urtean.

Protestak Grezian. EFE
Protestak Grezian.
Protestak Grezian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak eta troikak (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) akordioa lortu dute erreskatearen diru-kopuru berriak jaso ahal izateko, Yannis Sturnaras Finantza ministro greziarrak Atenasen iragarri duenez.

Halaber, troikak Bruselan sinatutako ohar batean adierazi duenez, Greziako Gobernuaren erreformen programan aurrerapausoak berrikusteko lanak "amaitu" ditu, eta "politika ekonomikoen inguruan agintariekin akordioa lortu du programa bideratuta uzteko".

Martxotik zintzilik geratu ziren 2.800 milioi euroak espero ditu orain Greziak bigarren hiruhileko finantziazioaren 6.000 milioi eurorekin batera.

Banketxeen birkapitalizaziorako diru-kopuru horiekin nahikoa izan beharko luke Greziak datozen hilabeteetan ordainketa garrantzitsuenak egin ahal izateko.

Ordainketa horiek egindakoan, herrialdea erreskatatzeko aurreikusitako 240.000 milioi euroetako 185.000 milioi euro jasota izango ditu Greziak.

Gaurko iragarpenarekin, Atenasko agintariek 4.000 langile publiko kalera botako dituzte aurten eta beste 11.000 datorren urtean. Halaber, 25.000 "erreserbara" pasatuko dituzte.

Krisia hasi zenetik 2015. urtera arte, sektore publikoak 180.000 plaza publiko gutxituko ditu guztira, besteak beste, kaleratzeen bidez eta hamar bajetatik bakarra ordezkatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea