Krisi Ekonomikoa -

Zergak

Hollandek mundu osoko paradisu fiskalak desagerrarazi nahi ditu

Horretarako, Frantziako presidenteak iragarri du banketxeei filialen zerrenda eta egiten dituen jarduera guztiak jakinaraztera behartuko diela.

François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: Efe
François Hollande Frantziako presidentea.
François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidenteak Europako eta mundu osoko paradisu fiskalak desagerrarazteak duen garrantzia azpimarratu du gaur, eta horretarako, banketxeak filialen zerrenda eta egiten dituen jarduera guztiak jakinaraztera behartuko ditu.

"Neurri hori Europar Batasun osora eta enpresa handietara zabaltzea nahi dut", adierazi du Hollandek prentsaurreko batean, ministro ohi batek Suitzan gordetako diruaren harira sortutako polemikaren erdian.

Hollanderen esanetan, "paradisu fiskalak desagerrarazi egin behar dira Europan eta mundu osoan, enpleguari eusteko baldintza da". Gainera, Frantziak paradisu fiskalen zerrenda propioa argitaratuko duela iragarri du.

"Ez dut zalantzarik egingo Frantziari lagundu nahi ez dioten herrialdeak paradisu fiskalen zerrendan sartzeko", ohartarazi du, dagoeneko Britainia Handiarekin, Alemaniarekin, Espainiarekin eta Italiarekin zerga iruzurra saihesteko informazio fiskala trukatzeko sistema automatikoa adosten ari dela jakinarazi aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea