Krisi Ekonomikoa -

Sindikatuaren deia

ELAk greba orokorra deitzea proposatu du

Sindikatu abertzalearen ustez, "ezinbestekoa" da beste greba orokor bat egitea, baina ez du deitu oraingoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak beste greba orokor bat deitzea "ezinbestekoa" dela adierazi du, krisi testuinguru honetan herritarrak "esperimentu totalitario bat pairatzen" ari direla eta agintariek "pobreen aurkako gerra" egin nahi dutela argudiatuta.

Sindikatuak ''Greba orokorrerako arrazoiak'' izenburuko iritzi artikulu bat argitaratu, eta hedabideei helarazi die. Idatzian, ''mobilizazioa irtenbide bakarra'' dela adierazi du Muñozek, ''gobernuei beste politika batzuk egin behar dituztela helarazteko''.

''Gobernuek herritarren presioa nabari behar dute, bestelako politikak egitera behartuta egon daitezen. Mobilizazioa beste biderik ez daukagu'', idatzi du ELAko buruak. ''Gaur diogu haiei eskuak libre utziz gero soziala den guztia txikituko dutela'', gaineratu du.

ELAko buruak gogor kritikatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen proiektua eta Euskadiko eta Nafarroako fiskalitatea, haren hitzetan , ''zergen inguruko eztabaida bahituta'' baitauka ''alderdiak kontrolpean dituen elite batek''. Halaber, PPren Gobernuak bultzatutako lan-erreformaren eta pentsioen erreformaren kontra egin du Muñozek.

Idatzian, ustelkeria politikoa eta patronal ''erreakzionarioa'' ere aipatu ditu grebarako arrazoi gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea