Krisi Ekonomikoa -

Eurostat

Espainiako Gobernuak % 6,98ra igo du 2012ko defizita, EBk eskatuta

Eurostatek aldatu egin du zerga itzulketak kalkulatzeko metodologia, 1995etik indarrean zegoena, eta iragarritako 2012ko defizita % 6,74koa izan beharrean, % 6,98koa izan zela iragarri du.

Marta Fernandez Curras Estatuko Aurrekontu idazkaria. Argazkia: Efe
Marta Fernandez Curras Estatuko Aurrekontu idazkaria.
Marta Fernandez Curras Estatuko Aurrekontu idazkaria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazio publikoetako defizita % 6,98koa izan zen 2012an, Espainiako Gobernuak iragarri zuen % 6,74koa izan beharrean; izan ere, Eurostatek zerga itzulketak kalkulatzeko metodologia, 1995etik indarrean zena, aldatu du.

Marta Fernandez Curras Estatuko Aurrekontu idazkariak jakitera eman duenez, orain arte, zergen itzulketak Estatuko kontabilitatearen barruan sartzen ziren.

Orain, berriz, Eurostatek, Europar Batasuneko estatistika agentziak, aldatu egin du horiek kalkulatzeko metodologia eta 2012ko itzulketak eskatzen diren momentuan zenbatu behar direla erabaki du. Orain arte, itzultzen zirenean zenbatzen ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea