Krisi Ekonomikoa -

Espainiako ekonomia

Ekonomiak 2013an % 1,5 behera egitea aurreikusi du Espainiako Bankuak

Ekonomiaren beherakadarekin batera, langabezia tasa ere "nabarmen" handituko da, zehazki % 3,8.

Espainiko Bankuaren aurreikuspena.
Espainiko Bankuaren aurreikuspena.
Espainiko Bankuaren aurreikuspena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuaren arabera, Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du behera 2013. urtean. 2014an, ordea, "igoera txiki" bat espero da, Barne Produktu Gordinaren % 0,6 hain zuzen.

Azken txosten ekonomikoan azaltzen denaren arabera, 2013ko BPGaren jaitsierak "langabezia tasa ere nabarmen igotzea" ekarriko du; zehazki, % 3,8koa izango da igoera hor.

2014an lanpostuak sortzen hasiko dira, eta hortaz, langabezia tasa "pixka bat" hobetzen hasiko da.

Testuinguru horretan, barne eskaria % 4,3 jaitsiko dela aurreikusi du Espainiako Bankuak; 2012an % 3,9 egin zuen behera. Kontsumo pribatua % 3 jaistearen ondorio izango da, soldaten murrizketa dela eta.

Bestalde, etxebizitzako inbertsioak behera egingo du seigarrenez jarraian, 2012an baino gehiago, zehazki % 10.

Enpresen inbertsioa % 5 jaitsiko da, nahiz eta urteko bigarren zatian, jaitsiera "baretu" daitekeen, esportazioen jardueraren dinamismoagatik.

Kanpo sektoreari dagokionez, esportazioak % 3,8 haziko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea