Krisi Ekonomikoa -
Zipreko krisia
Zipreren egoera 'kutsatzeko arriskuaz' ohartarazi du de Guindosek
Luis de Guindos Ekonomia ministroak akordio "eztabaidaezin eta irmoa" lortzea eskatu du.
Erredakzioa
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak Eurogunea akordio "eztabaidaezin eta irmora" iristeko beharraz hitz egin du, bestela "kutsatzeko arriskua" egon daitekeela ohartarazi du.
"Eurogunea ados jarriko ez balitz, orduan kutsatze arriskua aurreikusi beharko genuke", esan du ministroak Bruselako bilerara iritsi denean.
Hala ere, "Zipreren egoera, bakarra eta ez ohikoa" dela nabarmendu du.
"Akordio sinesgarrietara iristeko beharra" azpimarratu du, "Zipreko ekonomiarentzat ez ezik, Eurogunerako ere bai".
Zipre Euroguneko PBGaren % 0,2 dela ekarri du gogora, baina Jeroen Dijsselbloem bertako presidenteak esan zuen bezala, "ez da ekonomia txikien edo handien gauza, krisiak Eurogune osoari eragiteaz ari gara", esan du.
Espainiako ministroaren ustez, "garrantzitsuena Euroguneko herrialdeak akordio batera iristeko ahalmena izatea da, Ziprerentzat irtenbide irmoa emateko eta Eurogune guztian nahi ez ditugun egoerak ekiditeko".