Krisi Ekonomikoa -
Konstituzionalean
Jaurlaritzak Espainiako 2012ko eta 2013ko Aurrekontuen aurka joko du
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren 2012ko eta 2013ko Aurrekontuen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean, Euskadiko "eskumenak urratu" zituztelakoan.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren 2012ko eta 2013ko Aurrekontuen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean, Euskadiko "eskumenak urratu" zituztelakoan. Espainiako Aurrekontuen aurka helegitea jarriko duen aurreneko aldia da.
Jaurlaritzaren arabera, Mariano Rajoyren Gobernuaren 2012ko eta 2013ko Aurrekontuek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak "urratu" dituzte. Ondorioz, Konstituzionalera jotzea erabaki du.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak eman du erabakiaren berri, eta helegite horien bidez Autonomia Estatutuan jasotako eskumenak babestu nahi dituztela adierazi du. Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, helegiteak jartzeko arrazoi bakarra EAEko eskumenak babestea izan dela esan du Erkorekak.
Jaurlaritzak bi helegiteak batera aurkeztea erabaki du.
"EAEren lau eskumen urratu dituzte", gaineratu du: funtzio publikoarekin erlazionatutakoak, Euskadiko erakunde eta botereen antolakuntzari dagozkionak, lan arloko estatu politikaren aplikazioa eta zerbitzu sozialak.