Krisi Ekonomikoa -

Enplegua

Enplegu plana aurkeztuko du Jaurlaritzak astelehen honetan

Gazteen langabeziari, 45 urtetik gorako langabeen egoerari eta seme-alabak dituzten 45 urte baino gutxiagoko emakumeen egoerari aurre egiteko neurriak egongo dira bertan, besteak beste.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak astelehenean aurkeztuko du Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuarekin eta Juan Mari Aburto Enplegu sailburuarekin batera Jaurlaritzaren enplegu plana.

Besteak beste, gazteen langabeziari eta denbora luzez langabezian daudenen egoerari aurre egiteko asmoa izango du planak.

2013-2016 Enplegua Suspertzeko Programa Lehendakaritzan zehaztuko dute eguerdian, baina Enplegu sailburuak jada iragarri du sei ardatz izango dituela.

Helburuen artean, gazteen langabeziari aurre egitea egongo da; izan ere, ia % 46ko tasara iritsi da. Halaber, ekintzaileen lana erraztea eta erakundeen arteko kooperazioa sustatzea bilatuko dute.

Sailburuak emandako datuen arabera, atzerrian jarduten duten euskal enpresek lana sortzea ere sustatuko dute.

Gazteen langabeziari, 45 urtetik gorako langabeen egoerari eta seme-alabak dituzten 45 urte baino gutxiagoko emakumeen egoerari aurre egiteko neurriak egongo omen dira egitasmo horretan, Aburtok Bilbon aste honetan egindako agerraldi batean azaldu duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea