Krisi Ekonomikoa -

Pentsioak

BOEk erretiroaren gaineko erreforma argitaratu du

Garaia baino lehen erretiratu nahi duenak 35 urte kotizatuta izan beharko ditu, gutxienez. Halaber, aurrerantzean Espainiako Gobernuak ez du erretiro partziala sustatuko.

Gobernuak aurre-jubilatzeko eta erretiro partziala hartzeko baldintzak gogortu ditu. Argazkia: EiTB
Gobernuak aurre-jubilatzeko eta erretiro partziala hartzeko baldintzak gogortu ditu. Argazkia: EiTB
Gobernuak aurre-jubilatzeko eta erretiro partziala hartzeko baldintzak gogortu ditu

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Ministro Kontseiluak onartutako pentsioen erreformaren Errege Lege Dekretua argitaratu du gaur BOE Estatuko Aldizkari Ofizialak. Hala, gobernuak aurre–jubilatzeko eta erretiro partziala hartzeko baldintzak gogortu ditu.

Pentsioak egungo egoerara egokitzeko eta horien iraunkortasuna bermatzeko beharrezkoa da erretiro adina atzeratzea, pertsonen bizitza aktiboa luzatzea eta adinekoak lan merkatura sartzea, Espainiako Gobernuaren arabera.

Urtetik urtera espainiarren bizi itxaropena luzatzen ari dela eta, gomendagarria da erretiro adina egokitzea, eta aurre-jubilatzeko baldintzak gogortzea.

Pertsonen lan-bizitza luzatu nahi du Espainiako Gobernuak, eta horretarako etengabeko ikaskuntza bultzatuko du, adinekoek lan egiteko aukera gehiago izan ditzaten.

Errege Lege Dekretuan irakur daitekeenez, garaia baino lehen erretiroa hartu nahi duen langileak 35 urte kotizatuta izan beharko ditu gutxienez, eta pentsio baxuagoa jasoko du. Halaber, pentsioa jasotzea eta lana egitea uztartu ahal izango dira. Bestalde, Espainiako Gobernuak ez du aurrerantzean erretiro partziala sustatuko, eta 50 urtetiko gorako langileak kaleratzen dituzten enpresek bere gain hartu beharko dute kaleratzeen kostua.

Bestalde, 55 urtetik gorako langabeek langabezia saria eskatzeko zailtasun handiagoak izango dituzte. Aurrerantzean 55 urtetik gorakoei langabezia saria ematerakoan, familiaren errenta hartuko da kontuan eta ez eskatu duenaren errenta, esaterako. Hala, familiaren errentak lanbidearteko gutxieneko soldataren (641,30 euro) % 75 baino gutxiagokoa izan beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea