Krisi Ekonomikoa -

Azken urtean

Euskal herritarrek langabeziagatik duten kezka, maximo historikoetan

% 61ek erosteko ahalmena dutela esan dute. Euskal gizarteak lehentasun osoa eman dio krisi ekonomikoaren kudeaketari eta langabeziari.

Argazkia: EITB
Langabezia eta krisia dira herritarren kezka nagusiak

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gizarteak lan-merkatuaren egoeragatik duen kezka maximo historikoetara heldu da,  eta hamar euskal herritarretik seik erosteko ahalmena murriztuta ikusi dute.

Hori izan da Euskal Soziometroaren ondorio nagusietako bat, eta Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman du ostiral honetan, Euskadiko familietan urtarrilaren 31ren eta otsailaren 7aren artean egindako 2.200 elkarrizketen ostean.

Halaber, egungo egoerari eta etorkizunari buruzko ikuspegia okertu egin da era progresiboan.

Euskal gizarteak lehentasun osoa eman dio krisi ekonomikoaren kudeaketari, eta Eusko Jaurlaritzaren lehenengo kezka izatea espero du.

Datu horiek Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroari dagokion zundaketakoak dira, martxokoak. Bertan arazo sozialak arazo pertsonaltzat identifikatzen direla ikusi ahal izan da, nahiz eta oraindik egoera pertsonala globala baino hobeto baloratuta dagoen, 5,7a 4,9ren gainetik, 0tik 10erako eskalan.

Lan merkatuari lotutako kezkak maximo historikora heldu dira, 1995etik, arazo pertsonal moduan (% 64) eta arazo global gisa 2012ko otsaileko datuen parera heldu da (% 84).

Euskal herritarren % 61ek erosteko ahalmena murriztuta ikusi dute azken urtean, % 35ek soilik uste dute mantendu egin dutela eta % 4k igo egin dute.

Horren haritik, euskal gizarteak lehentasun osoa eman dio krisi ekonomikoaren kudeaketari eta langabeziari. Halaber, Eusko Jaurlaritzak "pilaretzat" dituen beste gai batzuk atzean daude: Zortzigarren postuan, bakea eta bizikidetza (% 9) eta estatus politikoa (% 3) hamargarrenean.

Aurrekontu murriztuagoaren kudeaketa

Aurrekontu murriztuago bat kudeatzeko garaian, euskal herritarren ustez, ez litzateke gastua ez osasunean (% 79), ez hezkuntzan (% 66), ezta babes sozialean (% 32) murriztu beharko.

Aldiz, gastua murrizteko gaien artean, goi-karguak, soldata kopurua eta ordezkapen gastuak jaistearen alde agertu dira (% 63). Badira administrazioaren funtzionamenduaren eta bikoiztasunen gastuak murriztearen alde egin dutenak ere (% 14) eta azpiegiturak, obra publikoak eta garraioetako gastua jaistea defendatu dutenak ere (% 12).

Euskal herritarren % 59k biktimek esku hartu behar dutela uste dute

Euskal herritarren ustez, ETA desegitea eta armak entregatzea Euskadin bakerako eta bizikidetzarako ekintzarik lagungarriena izango litzateke. Horri "biktima guztiak" aitortzea jarraituko lioke, baita "Eusko Jaurlaritzak indar politikoekin eta sozialekin elkarrizketa prozesu bat izatea" ere,  Jaurlaritzaren soziometroaren arabera.

Hamar herritarretik seik autogobernuari buruzko kontsulta nahi dute

Hamar euskal herritarretik seik autogobernuari buruzko erreferendum bategatik galdetzea nahi dute, eta % 46k autogobernu maila handiago batek euskal ekonomiari mesede egingo ziola uste dute.

Bestalde, % 30 independentziarekin ez lirateke bat etorriko, % 29 ados egongo lirateke, eta % 32 egoeraren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea