Krisi Ekonomikoa -

Orain CRH da jabea

Cementos Lemonako langileek greba egiten jarraituko dute

Protesta Lan Erregulazio Txosten baten bitartez kaleratutako 30 langileen ondorioz egiten ari dira.

Cementos Lemonako langileek hilabeteak daramatzate protestan. Irudia: EiTB
Cementos Lemonako langileek hilabeteak daramatzate protestan
Cementos Lemonako langileek hilabeteak daramatzate protestan. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cementos Lemonako langileen batzordeak, LAB eta ELA sindikatuek osatuta, iragarri duenez, langileek epe zehaztugabeko greba egiten jarraituko dute, Lan Erregulazio Txostenaren ondorioz 20 langile kaleratzearen kontra daudela adierazteko eta, ohartarazi dutenaren arabera, "kaleratutako lankideak bueltan ez diren bitartean, ez dugu planta martxan jarriko".

"Jakina da Cementos Lemona beste enpresa baten menpe dago, CRH enpresaren menpe, hain zuzen, langileak bazter batean utzita sei hilabetez negoziatu eta gero", salatu dute LABen Bilboko egoitzan egindako prentsaurreko batean. Halaber, esan dutenez, CCOO eta UGT sindikatuek enpresaren alde egin dute "kaleratzeen kontrako helegitean, kaleratzeak Madrilen negoziatzea babestuta".

Halaber, jabe berriekin bilera bat izan dutela azpimarratu ostean, langileen hitzetan, "jabe berriek planteatu dutena lantegia berriz martxan jartzea izan da, plan bat barik, ezta kaleratzeei konponbide bat izan barik ere".

Nabarmendu dutenez, jabe berriekin bilera izan eta gero, LETaren ondoren kaleratutakoak etor daitezen "akordio batera iristeko" borondatea azaldu dute.

Kolaborazio gehiago eskatu du CRHk

CRH eraikuntza materialetako nazioarteko taldeak Cementos Lemonako "langileak gehiago kolaboratzeko" eskatu dute, "taldearen ohiko jarduerara ahalik eta arinen bueltatzeko".

"CRHren helburua Lemona marka berregokitzea da, zementuaren jarduera zentralean eta horren ondorengoetan. CRHren asmoa Cementos Lemona eraginkortasun handiagoko lantegian bihurtzea da, goi mailako kalitatezko produktu batekin eta bezeroari zerbitzu bikaina eskainiz", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea