Krisi Ekonomikoa -
Elkarrizketa
Cebek: 'Arduragabekeria da 2013an krisitik irtengo garela esatea'
Bizkaiko patronalak eskuartean dituen datuen arabera, aurten ekonomia ez da haziko eta ez da enplegua sortuko.
Erredakzioa
Javier Aspiazu Cebek Bizkaiko Enpresaburuen Elkarteko idazkari nagusiaren iritziz, "arduragabekeria litzateke 2013an krisitik irtengo garela, ekonomia haziko dela eta enplegua sortuko dela esatea". Horren hitzetan, esku artean dituzten datuek kontrakoa diote.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan duenez, "euskal industria hiltzen ari da" esatea ez da gehiegizkoa. "Datuek hori diote", eta patronalak "egia esan behar du", gaineratu du.
Bizkaiko patronalaren ustez, aurreko astean Confebaskek emandako mezua "gogorra izan zen, baina hori da errealitatea". "Ez litzateke inorentzat mesedegarria, ez gizartearentzat ezta erakundeentzat ere, egia ez dena esatea", gaineratu du.
Euskal industria
Aspiazuren iritziz, industria da EAEko ekonomiaren ardatza, eta ekonomia suspertzeko neurriak hartzeko eskatu du. Enpresei eta familiei kreditua ematea eta lan-harremanak aldatzea dira horren eskarietako batzuk. "Ez da onargarria EAEn Europako lan-harreman txarrenak izatea", gaineratu du.