Krisi Ekonomikoa -

Protesta

LABek fiskalitate 'justuagoa' eskatu du iruzurrari aurre egiteko

Sindikatu abertzaleak kontzentrazioa egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, fiskalitatearen inguruko saioa egiten ari ziren momentuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek kontzentrazioa egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarraren aldamenean iruzurrari eta murrizketei aurre egiteko "fiskalitate justuagoa eta progresiboa" eskatzeko, eta ehundik gora lagun elkartu dira.

Protesta Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute, izan ere, gaur fiskalitatearen inguruko saio monografikoa egiten ari dira.

Rafa izquierdo LABen Ekonomia arduradunak azaldu duenez, hiru lurraldeetako batzar nagusiek hartu behar dituzte iruzurraren kontrako "neurri eraginkorrak", eta zerbitzu sozialak bermatuko dituzten diru-sarrerak lortu behar dituzte zerga bidez.

Salatu duenez, azken urteotako zerga politika "enpresen etekinei, ondare handiei eta kapital errentei pribilegioak ematera bideratu dira".

Hori dela eta, eztabaida "berriro irekitzeko" garaia iritsi dela iritzi dio, zerga politika 360 gradu iraultzeko eta sistema orekatuagoa izateko.

Iruzurrari aurre egiteko neurrien artean Gipuzkoan hartu dutena aipatu du. Bertan, "arrisku handiko" zergadunen zerrenda egin dute, enpresa handien eta ondare handien jokabidea zaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea