Krisi Ekonomikoa -
Eustaten datuak
23.000 lanpostu desagertu ziren iaz atzeraldiaren ondorioz, EAEn
Ekonomiak % 1,2 egin zuen atzera 2012an, espero zena baino % 0,1 gehiago. Eraikuntza sektorean izan dira emaitza txarrenak, eta gero industrian.
Erredakzioa
EAEko ekonomiak % 1,2 egin zuen atzera 2012an, eta ondorioz 23.000 lanpostu desagertu ziren, eraikuntza eta industria sektoreetan batez ere.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak iazko azken hiruhilekoko EAEko datu ekonomikoen berri eman du gaur, aurreko ostiralean datua aurreratu ostean.
Ekonomiak atzera egiten jarraitu zuen iazko laugarren hiruhilekoan eta Barne Produktu Gordinak (BPG) % 1,2ko beherakada jasan zuen, aurreikusitakoa baino hamarren bat handiagoa.
Eraikuntza alorrean izan da atzerakada handiena, % 6,3koa hain zuzen ere. Hala ere, Industrian, 2011n ekonomia hazi egin bazen ere, % 2,4ko beherakada jasan zuen 2012an.