Krisi Ekonomikoa -

Fiskalitatea

Euskal Finantzen Kontseiluaren bilera asteazkenean izango da

Bilera bertan behera uztea eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ez duelako oraindik dokumentaziorik jaso. Ogasunak jakinarazi duenez, bilera eguna baino lehen jasoko dute informazio guztia.

Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua. Argazkia: EFE
Helena Fracon Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua.
Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak gaur goizean iragarri duenez, asteazkenean egingo da Euskal Finantzen Kontseiluaren bilera, oraindik dokumentaziorik jaso ez dutela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera bertan behera uztea eskatu badu ere.

Dokumentazioa bilera eguna baino lehen jasoko dutela adierazi dute Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailetik. Hala ere, ez dute zehaztu informazioa noiz bidaliko duten.

"Ez da inolako aldaketarik egon", eta, hasiera batean behintzat, asteazkenean egingo da Euskal Finantzen Kontseiluaren bilera, Ogasun Sailak jakinarazi duenez.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak asteazkeneko bilera bertan behera uzteko eskatu du gaur. Izan ere, horren esanetan, bilera egiteko 48 ordu falta badira ere, oraindik ez dute bileraren inguruko dokumentaziorik jaso. "Ez dakigu zein diren proposamenak, eta, beraz, ezin dugu aurrez aztertu neurri horiek Gipuzkoan izan dezaketen eragina", gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundietako ordezkariak elkartzen dira Euskal Finantzen Kontseiluan. Asteazkeneko bileran, foru aldundiek zerga bidez zenbat diru bilduko duten aurreikusiko dute. Horren arabera, osatuko dituzte Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak. Jaurlaritzak iragarri bezala, 2013an 1.200 milioi euro gutxiago izango dituzte.

Urrian egin zen Euskal Finantzen Kontseiluko azken bilera, eta orduko aurreikuspenen arabera, 2013an 11.825 milioi euro biltzea espero zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea