Krisi Ekonomikoa -
2012 amaieran
Porrot egin duten familia eta enpresen kopurua % 47,9 hazi da Euskadin
Urteko azken lauhilekoan, 173 zordunek hartzekodunen lehiaketa eskatu zuten.
2012ko azken lauhilekoan, 173 zordunek hartzekodunen lehiaketa eskatu zuten Euskadin, zorrei aurre egiteko modurik ez zutelako, Espainiako Institutu Nazionalak gaur kaleratutako datuen arabera. Halaber, horien kopurua % 47,9 hazi da, aurreko urteko garai berarekin alderatuta.
Hartzekodunen lehiaketa eskatzen duten zordunen datuak bildu ditu Espainiako Institutu Nazionalak. Horien arabera, zordun guztiek beren borondatez erabaki dute hartzekodunen lehiaketa eskatzea.
Inkestako datuen arabera, 173 zordunetatik hiru enpresa jarduerarik ez zuten pertsona fisikoak ziren, eta gainerakoak, enpresak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea