Krisi Ekonomikoa -
Mugikortasunerako bekak
Seneca bekak kendu ditu Hezkuntza Ministerioak
2013-2014tik aurrera, mugikortasunerako laguntza horien diru kopurua ohiko bekentzat erabiliko dute.
Erredakzioa
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak jakinarazi duenez, aurtengo Seneca beken 6,67 milioi euroak mugikortasunari laguntzeko erabiliko diren azkenak izango dira, egoera ekonomikoak hobera egin arte.
Era honetan, 2013-2014 ikasturtetik aurrera, laguntza hori ohiko beketara bideratuko da.
Ohar batean Ministerioak esan duenez, "Seneca beken laguntza ohiko beketarako erabiliko da". 2013ko Aurrekontuek jada ez dute 2013-2014 ikasturterako deialdirik aurreikusiko.
Iragan ikasturtean 2.000 ikasle inguruk jaso zuten ikasturte bat beste erkidego bateko unibertsitate batean egiteko diru-laguntza.
Iturri berek azaldu dutenez, egungo krisi ekonomiko egoeran beka horiek jasotzeko eskaerak areagotu egin dira. Errenta baxuak edukitzea eta notetan batez besteko jakin bat lortzea dira laguntza horiek lortzeko baldintzak. "Baliabiderik gabeko ikasleak ikasketarik gabe ez gelditzea da helburua. Ikasle guztien eskubidea da", berretsi dute Hezkuntza Ministeriotik.
Hezkuntza bozeramaileak esan du 6,67 milioi euro horiek ohiko beketara bideratuko dituztela, baina "horrek ez du esan nahi, 2014-2015 ikasturtean mugikortasunerako laguntza hauek berreskuratuko ez direla".