Krisi Ekonomikoa -

Espainiako Bankua

Espainiako ekonomiak % 1,3 egin du atzera 2012an

Urteko azken hiruhilekoan BPGak % 0,6 egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Halaber, langabezia tasa ia % 26ra heldu da.

Espainiako Bankuaren egoitza. Argazkia: EFE
Espainiako Bankuaren egoitza. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomiak % 1,3 egin du behera 2012. urtean, asteazken honetan Espainiako Bankuak argitaratutako estimazioen arabera. Halaber BPGak % 0,6 egin du behera urteko azken hiru hilabeteetan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Halaber, langabezia tasa ia % 26ra heldu da.

Atzerapena barne eskariaren jaitsierak eragin du, batez ere. Bestalde, esportazio kopurua igo egin da, eta inportazioa jaitsi.

Enpleguaren suntsitzea 2011n baino erritmo biziagoan gertatu da, neurri batean, lanpostu publikoen galeragatik gertatu da hori. Aurreko urteetann bezala, langabezian geratu diren langile gehienek aldi baterako kontratuak zituzten.

Jarduera ekonomiko guztiek egin zuten behera 2012an, eta joera hori nabarnmenagoa izan zen eraikuntza sektorean.

Bruselarekin hitzartutako defizit publikoari dagokionez ere hainbat datu eman ditu Espainiako Bankuak. Horren arabera, Espainiak Europak ezarritako BPGaren % 6,3ko muga beteko du, baldin eta hartutako neurriek esperotako emaitzak izan badituzte, azken hiruhilekoan bereziki.

2012a honela laburbildu du Espainiako Bankuak: tentsio handia finantza merkatuetan, zerga sistemaren sendotzea, sektore pribatuaren zorpetzea eta enpleguaren galera.

Hasi berri den urteari begira Espainiako Gobernuak zein autonomia erkidegoek ahalegin handia egin beharko dute defizit muga betetzeko, Espainiak Bankuaren arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea