Krisi Ekonomikoa -

2012ko datuak

Kataluniak ez du defizit-helburua bete, 2012a BPGren % 2,3an amaituta

Masek esan duenez, Estatuak defizita era zuzenagoan banatu izango balu, Generalitateak 2012a BPGren % 1,53an amaituko zuen.

Artur Mas Kataluniako presidentea eta Andre Colell Ekonomia ministroa. EFE
Artur Mas eta Andre Colell
Artur Mas Kataluniako presidentea eta Andre Colell Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Generalitateak 2012. Urtea BPGren % 2,3an amaitu zuen, Gobernuak autonomia guztiei eskatutakoa % 1,5 bazen ere, ondorioz, Kataluniak zortzi hamarren gehiago izan ditu, bere datuen arabera.

Artur Mas Generalitateko presidenteak eta Andreu Mas-Colell Ekonomia sailburuak datu horien berri eman dute, eta diru-sarreren eta gastuen arteko desfasea 2012an 2011n (% 3,99) baino 1,69 baxuagoa dela nabarmendu dute.

Espainiako Gobernuak 2012rako ezarritako defizit-helburua lortu izan ez arren, Generalitateak hori betetzeko egindako "ahalegina" azpimarratu nahi izan du, eta 2011tik 2012ra defizita 3.484 milioi euro murriztu duela azaldu du.

2012ko Kataluniako aurrekontuetarako likidazioaren behin-behineko lehenengo kalkulua izan dira datu horiek, Mas-Colellek gaur emandako datuak datozen hilabeteetan azalduko ez direla adierazi duen arren.

Masek esan duenez, Estatuak defizita era zuzenagoan banatu izango balu edo "trabarik" jarri izan ez balu, Generalitateak 2012a BPGren % 1,53an amaituko zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea