Krisi Ekonomikoa -
Madrilgo Justizia Auzitegia
Justizia, langile publikoek ordainsariaren parte bat jasotzearen alde
Justizia Auzitegi Nagusiak dekretua indarrean sartu aurretik uztaileko 14 eguni dagokien aparteko soldata ordaintzera behartuko du Madrilgo Informatika eta Komunikazioen Agentzia.
Erredakzioa
Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak langile publikoei Gabonetako ordainsariaren parte bat ordaintzera behartuko du Madrilgo Informatika eta Komunikazioen Agentzia. Zehazki, funtzionarioen Gabonetako aparteko soldata bertan behera uzteko Gobernuak onartutako dekretua indarrean sartu aurretik uztaileko 14 eguni dagokien aparteko soldata ordaindu beharko die.
Gabonetako ordainsaria dela-eta, salaketa jarri zuten sindikatuek Agentziaren kontra lan-hitzarmena ez betetzea egotzita, eta epaiak neurri batean bakarrik eman die arrazoia.
Izan ere, ordainsaria osotasunean baino, dekretua indarrean sartu aurretiko uztaileko 14 egun ordaintzeari dagokionez bakarrik eman die arrazoia.
Agentziak helegitea jar dezake oraindik Auzitegiaren erabakiaren kontra.