Krisi Ekonomikoa -

Ppren Batzorde Nazionala

2013an aldaketa hasi eta 2014an gorakada etorriko dela esan du Rajoyk

Rajoyk egoera ekonomikoaren hausnarketa egin duela eta hobekuntza aztarnak daudela esatean "aditu ekonomiko guztiekin bat egin" duela esan du Cospedalek.

PPren Batzorde Nazionala. Argazkia: EFE
PPren Batzorde Nazionala.
PPren Batzorde Nazionala. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainaiko presidenteak onartu du Espainiak oraindik "albiste txarrak" izango dituela datozen hilabeteetan, baina 2013. urtea "susperraldiaren ataria" eta 2014. urtea "gorakadarena" izango dela esan du.

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari orokorrak hitz hauekin laburbildu du Rajoyk alderdiaren Batzorde Nazionalean esandakoa. Barcenas auzia eta ustezko diru beltza izan dira bertan hizpide.

Cospedalek azaldu duenez, Rajoyk egoera ekonomikoaren hausnarketa egin du eta "ekonomiako aditu guztiekin bat egin du hobekuntza aztarnak daudela esatean". Besteak beste, defizitaren eta kanpo zorraren gutxitzeak eta sektore turistikoaren bilakaerak "joera aldatzen ari dela" adierazten dutela esan du.

"Zalantzarik gabe, urtea hasi duguna baino hobeto amaituko dugu eta 2014. urtea gorakadarena izango da", ziurtatu du.

Gobernuaren helburua erreformen agendarekin jarraitzea dela gaineratu du, "gelditu gabe, gogoetak eginez eta petatxurik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea