Krisi Ekonomikoa -

Agerraldia

Lagarde: 'Geldialdi ekonomikoa amaitu da'

NDFeko zuzendariak azaldu duenez, “berriro erortzea ekidin” behar da 2013ra begira, erreforma handiagoen bitartez.

Christine Lagarde, NDFeko zuzendaria. EFE
Christine Lagarde
Christine Lagarde, NDFeko zuzendaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde NDFeko zuzendariak ostegun honetan azaldu duenez, mundu mailako ekonomiaren geldialdia amaitu da, eta "berriro erortzea ekidin" behar dela nabarmendu du, 2013ra begira, erreforma handiagoen bitartez.

"Geldialdia amaitu da, herrialde aurreratuen politiken bitartez, askotan azken orduan izan arren", adierazi du Lagardek, Washingtonen eman duen prentsaurrekoan, urteko lehena, mundu mailako ekonomiak aurre egin behar dizkien erronkak aztertu ditu bertan.

Frantziako Finantza ministro ohiak esan duenez, "oraindik egiteko asko dago, atzeraldian berriro ez sartzea ziurtatzeko".

Lagarderen ustez, ekonomiak aurre egin beharreko arazo nagusia oraindik dagoen "ziurgabetasuna" da, ondorioz, erreformak sakondu egin behar direla azaldu du, "konfiantza itzultzeko". Aurretatutako ekonomietan erronka "politika fiskal jasangarria" lortzea da epe ertainean.

Euroguneari dagokionez, azken urteotan tentsio ekonomikoen fokuan "asko aurreratu da", esan du Lagardek. Halere, oraindik egiteko dauden gauzak badirela nabarmendu du, besteak beste, "bankuen batasunean aurrerapenak egitea", eta atzeraldia mantentzen bada, moneta-politikan Europako Banku Zentralaren aldetik "erlaxazio handiagoa" behar izango litekeela gaineratu du.

Lagarderen prentsaurrekoa, urteko lehena, NDFek "Mundu Mailako Ekonomien Etorkizuna"ri buruzko txosten gaurkotua argitaratzeko astebete lehenago izan da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea