Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa

Garitano:'EAJk Madrildik esaten dioten guztia ezarriko duela uste dut'

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, bi ardatz daude euskal erakundeetan, PSEk eta Bilduk osatzen duten aurrerakoia, eta EAJ-PPk osatzen duten kontserbadorea.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia.
EAJk Madrildik esaten dioten guztia ezarriko duela uste du Garitanok

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, "EAJk Madrildik esaten dioten guztia ezartzeko asmoa" du, Jaurlaritzak EAEn ezarri berri duen sendagaien koordainketari erreferentzia eginez.

Garitanok Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azpimarratu duenez, ahaldun nagusiak eta koalizioak eskatzen dutena honakoa da: "Ez dezatela Espainiako Gobernuaren murrizketen aurrean jarrera otzana izan, langileen gainean jartzen ari baitira karga guztia".

Bi ardatz

Bestalde, Gipuzkoako ahaldun nagusiak gogor salatu du bere Aldundiari EAEko zerga "desarmonizazioaren" ardura egoztea, izan ere, "nik desarmonizatzen al dut zerga aurrerakoiagoak izateagatik? Ez al du zerga atzerakoiak dituenak desarmonizatzen?".

Horren harira, Garitanok azaldu duenez, gainerako erakundeek "atzetik joan behar izan dute gure eredura gerturatzeko, justuagoa delako eta hobea delako Ogasunak diru gehiago izan dezan".

EAJk eta PPk Arabako eta Bizkaiko aldundietan lor ditzaketen itunei dagokienez, Garitanok uste du horrek agerian uzten duela "bi ardatz" daudela euskal erakundeetan: "Aurrerakoia Bilduk eta PSEk osatzen dute Gipuzkoan, eta kontserbadorea EAJk eta PPk osatzen dute".

Herriraren manifestazioa

Bakegintza alorrean, Espainiako Gobernuak euskal presoen eskubideen alde larunbatean egin zen manifestazioa "kontuan izan" beharko lukeela iritzi dio. Ez hori bakarrik, izan ere, CISen inkestak ere "erakusten du EAEko herritarren % 70ak aldaketak eskatzen dituela kartzela-politikan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea