Krisi Ekonomikoa -

Eurostaten datuak

Espainia Europar Batasuneko langabezia tasaren buru da berriro

Eurogunean % 11,8ra igo da, eta % 10,7an gelditu da Europar Batasunean.

Langabezia bulego bat.
Langabezia bulego bat.
Espainia Europar Batasuneko langabezia tasaren buru da berriro

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko langabezia tasa hamarren bat igo da azaroan eta % 11,8ra iritsi da; Europar Batasunean, ordea, egonkor mantendu da % 10,7an, Eurostaten datuen arabera.

Era honetan, maximo historikoetara iritsi da berriro tasa eurogunean; Batasunean egonkor dago datua neurtzen hasi zenetik inoiz izan den tasa altuenean.

Espainian, azaroan, langabezia tasa % 26,6koa izan da, urrian baino lau hamarren gehiago, Europar Batasuneko herrialdeen artean zifra altuena.

Espainiarekin batera, langabezia tasa altuena Greziak du (% 26). Baxuena, ordea, Austriak (% 4,5), Luxenburgok (% 5,1), Alemaniak (% 5,4) eta Herbehereak (%5,6) dute.

Eurogunean eta Batasunean "langabezia nabarmen igo da" 2011ko azaroko datuak kontuan hartuta, orduan % 10,6koa eta % 10ekoa baitzen, hurrenez hurren.

Aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, 2,012 milioi lagun gehiago daude lanik gabe 27 herrialdeetan eta 2,015 milioi eurogunean.

Gazteen artean, 25 urtetik beherakoen artean, langabezia tasa % 24,4ra iritsi da azaroan euroa duten herrialdeetan, eta % 23,7ra, Europar Batasunean.

Greziak du tasa altuena (% 57,6), ondoren, Espainiak (% 57,6), eta gazteen arteko langabezia tasa txikiena ordea, Alemaniak (% 8,1), Austriak (%9) eta Herbehereak (% 9,7) dute.

OCDEk Espainiaren gaineko txostena egin du

Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak ustelkeria eragozteko nahikoa lan ez egitea egotzi dio Espainiari. Halaber, egoera aldatzen ez bada urte amaieran neurriak hartuko dituztela iragarri dute.

Patrick Moulette Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko Ustelkeriaren Kontrako Saileko kidea, eta horren hitzetan, Espainiaren gainean egindako txostena “nahiko kritikoa” da. Ideia hori argudiatzeko bi arrazoi aipatu ditu: emaitzen gabezia eta Espainiako legediaren hutsuneak.

Edozein kasutan, adierazi duenez Espainiak abendura arteko epea dauka aldaketak egiteko, eta horren berri erakundeari emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea