Krisi Ekonomikoa -

Bilera egin dute

Confebask, Aburtoren bilera-sortan lehena

Bilera bukatuta, ordezkaritza ezberdinen arteko harreman ona plazaratu eta adostasunerako beharra ere azpimarratu dute. Astearte honetan CCOOrekin bilduko da Aburto.

Miguel Angel Lujua eta Juan Mari Aburto. EITB
Miguel Angel Lujua eta Juan Mari Aburto.
Juan Mari Aburtok bilera erronda hasi du Confesbaskekin

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua Confebask EAEko patronalarekin batzartu da astelehen honetan, sektoreko eragileekin abiatuko duen bilera-sortaren baitan.

Bilera hauetan, Aburtok lehen hartu-emanak izango ditu eragileokin, eta bere Sailaren ildo nagusiak azalduko dizkie. Gaurkoan, sailburuak eta Confebaskek egungo egoera ekonomikoa aztertu dute.

Bilera bukatuta, ordezkaritza ezberdinen arteko harreman ona plazaratu eta adostasunerako beharra ere azpimarratu dute.

Aburto sailburuaren hitzetan, ''elkarrizketarako mahai soziala egunero erabili behar dugun tresna da''.

Miguel Angel Lujua ere baikor agertu da. ''Neurri handi batean egingo dugu bat sailburuarekin, haren sailarekin eta baita sindikatuekin ere herri honek behar duen maila handiko akordioa lortzeko gure errealitateak defendatzeko''.

Bilera-sorta

Patronalarekin ez ezik, Aburto beste hainbat eragilerekin ere batzartuko da. Astearte honetan, CCOOrekin egingo du; eta ostegunean, berriz, UGTrekin. Oraindik ez dute zehaztu noiz egingo dituen Aburtok bilerak ELA eta LAB sindikatuekin.

Besteak beste, Bizkaiko Aldundiak, Eudelek, Hirukidek, ONCEk eta Adinekoak Artatzeko Zerbitzuen Federazioak ere hartuko dute parte bilera-sortan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea