Krisi Ekonomikoa -

Aurreikuspen ekonomikoak

'Mobilizazioz beterikoa eta latza' izango da 2013, sindikatuen iritziz

Aurtengo aurreikuspen sozioekonomiko txarrak aztertu ostean, krisia lan-baldintzak okertzeko aitzakiatzat hartuko dutela adierazi dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.

Lan-baldintza duinen aldeko protesta ugari izan dira azken urtean. Argazkia: EITB
Lan-baldintza duinen aldeko protesta ugari izan dira azken urtean. Argazkia: EITB
Lan-baldintza duinen aldeko protesta ugari izan dira azken urtean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuek ohartarazi dutenez, "2013a kale-mobilizazioz beteriko urte latza" izango da. Horren harira, langabezia handituko delakoan, krisia aitzakiatzat hartuta lan-baldintzak okertu egingo dituztela adierazi dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.

Aurtengo aurreikuspen sozioekonomiko txarrak aztertu ostean, sindikatu hauek idazkari nagusiek urte honi aurre egiteko dituzten estrategiak izan dituzte mintzagai.

'Gaixoa hil'

Adolfo Muñoz 'Txiki' ELAko idazkari nagusiak esan duenez, orain arte ezarri dituzten neurriak "gaixoa ari dira hiltzen, langabezia eta pobrezia areagotu dituztelako".

Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusiaren esanetan, 2013 "oso urte gogorra izango da, norabide aldaketa handia ematen ez bada".

Bestalde, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak esan duenez, "egoera larria da, kezkagarria, egunero ari direlako enplegua hondatzen, alor guztietan lan-erregulazio espedienteak ematen ari baitira".

Damaso Casado Euskadiko UGTko idazkari nagusiak iragarri duenez, aurtengoa "oso urte latza" izango da. Halaber, UGT ezarri diren politiken aurka une oro mobilizatuko dela ohartarazi du, baina akordioak lotzen ere saiatuko dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Ekonomia Sindikatuen azken ordukoa CCOO sindikatua UGT Lan gatazkak azken ordukoa